Albisteak

Bitarte elektronikoak erabiltzera behartuta

2016ko apirilaren 1etik aurrera indarrean jarri zen 1/2016 Foru Agindua, 1. artikuluan dio jarraian aipatzen diren pertsona eta entitateek bitarteko elektronikoak erabili behar dituztela zerga administrazioarekiko harremanetan:

 -IFZren hasierako letra A, B, C, D, F, P, Q, S, U edo V duten entitateak.
-Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak, establezimendu iraunkorrarekin jarduten dutenean, eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 16/2014 Foru Arauak 24.2 eta 38. Artikuluetan aipatzen dituen kasuetan.
-Zerga kudeaketako profesional gisa aitortuta dauden pertsonak.
-Lankidetza hitzarmena izenpetu duten zerga kudeaketako entitate laguntzaileak.

Beraz, goian aipatutako pertsonek beharturik daude harremanak bitarte elektronikoz izatera, bai zerga aitorpenak edo idatziak aurkezteko, erreklamazio ekonomiko-administratiboak barne, eta bai jakinarazpen elektronikoak jasotzeko. Horretarako beharrezkoa da norberak sinadura elektroniko bat izatea (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT ziurtagiriak) edo, bestela, sinadura elektroniko hori eskuratu duen ordezkari baimendu bidez jardutea.

Informazio gehiagorako edo firma elektronikoa lortzeko laguntza behar ez gero, Pz Aralar 6, behea (Lasarte-Oria) dagoen bulegora gerturatu edo 943 36 48 86 telefonora deitu. Gustura lagunduko dizugu.

Compartir: